Ikoitz blog naiz+

[Dokumentala] Jazarpen kulturala frankismoren garaian. Ikastolen sorrera.

Leizaola Fundazioak ‘Jazarpen kulturala frankismoren garaian. Ikastolen sorrera’ dokumentala ekoitzi du. Oroimen historikoa, euskara eta euskal nortasunari ekarpena egin nahi dio lan honek, horregatik, ikastolen sorreraren papera azpimarratzen da bertan.

Iaz burututako lan honetan frankismoan euskal kulturak eta euskara berak ere jasan zuten jazarpena aztertzen da, garai horiek zuzenean bizi eta ezagutu zituzten protagonisten adierazpenak jasotzen dituelarik. Honela, faxismoak ezarritako debekuei aurre eginez, eta euskal kultura berreskuratzeko asmoz, hainbat talde sortu eta eratu ziren Euskal Herriko hiri eta herrietan. Eta, horiekin lotuta, ikastolak jaio ziren, hauen sorkuntza eta bilakaerari arreta berezia eskainiz.

> Documental en castellano: clic aquí