Ikoitz blog naiz+

[Dokumentala] Miribilla rules

Bilboko Miribilla ikastetxea Sanfranzisko, Zabala eta Bilbo Zahar auzoko eskola da. Umeak hezteko tribu osoa behar omen da, auzo osoa. Hala dio Afrikako esaera zaharrak. Auzo honek badu eskola. Eskola publikoa, eskola irekia, euskalduna, anitza eta ibili badabilena. Harro dago bertako komunitatea, ez izan zalantza izpirik. Gogor ekingo diote gureari; gogor, euren seme-alabek merezi duten auzoko eskola izan dezaten; gogor, kalitatezko hezkuntzan hazi daitezen; gogor, aukera berdintasuna bermatuta izan dezaten. Miribilla eskolak duen argia plazaratzen jarraituko dute. Agian baduzu aurreiritzirik, alde batera utzi, eta gozatu egin duten dokumentalarekin.