0 commentaires

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPT-k

Larunbat honetan "ebaluazioa eztabaidara" ekartzeko asmoa du Hezkuntza Plataformen Topaguneak Gasteizen. Goiz osoa hartuko duen topaketak hezkuntza sistema guztia bustitzen duen ebaluazioaren gaia jorratu nahi du modu herritarrean. Horretarako Marian Bilbatua adituaren hitzaldia izango da eta ondoren dinamika parte-hartzailea egingo dute bertaratutako guztien iritziak jasotzeko. Haur txokoa eta itzulpen zerbitzua izango dute ere. (Egitaraua)

Aurten LOMCE-k agindu eta Heziberrik bere egin dituen Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketak, DBH 4.ekoa eta baita batxilergoko 2. mailakoa egin beharko dira gure ikastetxeetan. Inposaketa horiei aurten ere planto egiteko dinamika ere martxan jarriko du HPT-k.

/
derniers posts
derniers commentaires