0 commentaires

Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eraikitzeari ekingo dio LABek

Loading player...
Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eraikitzeari ekingo dio LABek

Hilabete luzez barne gogoetan izan da LAB sindikatua. Hezkuntza arloan ari diren kideak bildu eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza sistema propioaren inguruan eztabaidatzen aritu dira. Hausnarketa kolektibo horretan Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren proiektuaren definizioa nagusitu da.

LABen Hezkuntza politikako jarduerari iparra jarriko dion herri proiektu berrituak hainbat ezaugarri ditu oinarrian: euskarazko murgiltze eredua, doakotasuna, hezkidetza, laikotasuna, curriculum propioa, ebaluazio hezitzailea eta pedagogia aktiboak, besteak beste. Txertatutako bideoan Igor Arroyo LABeko Idazkari Nagusiaren ondokoak eta Maider Izagirre LABeko Hezkuntza arloko koordinatzaileak proposamenaren inguruko azalpenak eskaintzen dituzte.

Helburu horretara heltzeko, gainera, gaurdanik hartu daitezkeen neurri konkretuak aipatzen ditu LABen eskaintzak: eskuorria 1 + eskuorria 2 + eskuorria 3 + eskuorria 4.

/
derniers posts
derniers commentaires