0 commentaires

Herri Hezitzaileen jardunaldia antolatu du OinHerrik

Herri Hezitzaileen jardunaldia antolatu du OinHerrik

OinHerrik antolatuta Herri Hezitzaileen topaketak izango dira apirilaren 6an, Donostian. 9:30etatik 13:30etara izango da zita UPV/EHUn eta dagoeneko izen-ematea irekia dago.

2012an abiatu zen Herri Hezitzailearen ibilbideaeta kideek adierazi dutenaren arabera "une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko."

Herri Hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute OinHerri elkartea sortzeko, oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz. Hauek dira OinHerriren zazpi balioak: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.
Hau dela eta, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.


> Izen ematea: klik hemen


EGITARAUA

9:30 - Eraindako haziaren ondorioak. OinHerrin orain arte egin dena, labur-labur. OinHerri. Aurrera begira kontutan hartu beharrekoak.

9:45 - Atxikimendu, taldetasun, euskaltzaletasun eta feminismo elkargune bat. Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.

10:20 - Kulturak zeharka gaitzan, kulturak zeharka ditzagun. Iratxe Retolaza, UPV/EHUko irakaslea.

10:55 - Azpeitia: Herriko eragileekin egindako diagnostiko-prozesua eta aurrera begirako erronkak. Amaia Zarrabeitia, Elhuyarreko teknikaria eta Egoitz Arruti, Azpeitiko Herri Hezitzaileko kidea.

11:30 - Atsedena.

12:00 - www.herrihezitzalea.eus web orriaren aurkezpena. Aurrera begira lanerako finkatuko diren ildo nagusiak. OinHerriren izenean, aurrera begira non jarri beharko liratekeen lehentasunak proposatu, eztabaidatu, eta, ahal den neurrian, adostea da helburua; alegia, hainbat ildo denon artean zehaztea.

13:30 - Amaiera.

/
derniers posts
derniers commentaires