Ikoitz blog naiz+

[Hitzaldia] Ebaluazioa eskolan, paradigma berri baten bidean

Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak antolatuta ebaluazioaren gaia jorratu zuen Ruben Iglesiasek iragan otsailaren 24an, Gasteizen. Besteak beste, heziketa paradigma berri baten inguruan mintzatu zen non berdinen arteko harremanean ikasleak, hezitzaileak, familiak, herriak... hezkuntza prozesuaren protagonista izango diren.

Bide horretan, ebaluazioaren formulazio berria planteatu zuen Iglesisek: Eskola: burbuilatik atera eta errealitatera pasatu; Irakaslea: akademikotik atera eta hezitzaile izatera pasatu; Ikaslea: objetu izatetik, subjetu aktiboa, protagonista izatera pasatu; Familiak: itzaletik argitara pasatu; Herria: izaera hezitzailea izango du, heziketa prozesuaren parte aktiboa.