0 commentaires

Ikasturte hasierarekin lagundu nahi du Euskal Wikipediak

Loading player...
Ikasturte hasierarekin lagundu nahi du Euskal Wikipediak

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak lagundu nahi du. Laguntzeko daukaten borondatea agertu eta hezkuntzako langileentzat mezua zabaldu dute. Euskarazko edukiak sortzeaz gain ikasleek zerbait berria ikasteko aukera izan dezaten nahi dute eta horretarako sortua duten Hezkuntza ataria horren mesederako jarri dute.

Konpetentzia digitalak landuz elkarlana, ikuspegi kritikoa, informazioaren baheketa eta sorkuntza bultzatu nahi dutela gaineratu dute. Horretarako "bidaia elkarrekin egin nahi dugu, zuekin batera, zuei esker posible izango da" aipatu dute euren webgunean. Guzti hau posible egiteko @probatxoa-k egindako bideoak baliatu dituzte, online ere ikasten jarraitu ahal izateko.

/
derniers posts
derniers commentaires