Ikoitz blog naiz+

#LOMCEriPlanto egiteko idazkiak prest ditu HPT-k

LOMCEk agintzen dituen 4 azterketa egin beharko dira ikasturte bukaera honetan Hego Euskal Herriko ikastetxeetan: Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako diagnostiko frogak, DBH 4. mailako etapa bukaerako azterketa eta 2. batxilergo bukaeran inposatu den "selektibitate" berria.

Lehenengo hiru azterketa horiei planto egiteko deia luzatu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Lehen Hezkuntzarako familientzako objezio orriak bete eta idazkiak sartuko dituzte Eskola Kontseiluetan. DBHn Eskola Kontseiluetan idazkiak aurkezteaz gain ikasle mugimenduak aurrera eramango duen dinamika babaestuko dute herri plataformetatik.

> Planto egiteko HPTren idazkiak deskargatzeko: klik hemen

> Informazio guztia HPTren blogean: klik hemen