Ikoitz blog naiz+

WERTen dimisioa eskatu dute Sevillan

200 bat herritarren protesten eraginez, iragan astelehenean José Ignacio Wert espainiako hezkuntza ministroak Sevillan eman nahi zuen hitzaldia bertan behera gelditu zen. Unibertsitateko ikasleak, 15M plataformako kideak eta baita "Yayoflautas" izenarekin ezagututako adineko herritarrak izan ziren ministro inposatzailearen dimisioa eskatu zutenak.

Wertek adierazitakoaren arabera, gertakaria "ekintza faxista" izan zen.