Xabier

Brave web-arakatzailea: Pribatutasun eta segurtasun osoz nabigatu

Agian Brave web-arakatzailea ez duzue ezagutuko, seguruenik gero eta gehiago entzungo duzue izen hau. Kode irekikoa da eta bere sortzailea Firefox web-arakatzailearen sortzaile ohia da (Brendan Eich).

Bi ezaugarri nagusi ditu Bravek. Alde batetik abiadura, beheko bideoan ikus daitekeen moduan, abiadura handiko web-arakatzailea da, zeren eta webguneak dituzten jarraitzaile eta publizitate guztiak (Google, Facebook, Twitter...) blokeatzen ditu, horrela, webguneen informazioa arinago agertuko zaigu beste guztia alde batera utzita.

Oso famatua egiten dion bigarren ezaugarria, pribatutasuna da. Ez du erabiltzaileen informaziorik, jasotzen, ematen edo erabiltzen bere funtzioa egiteko, hortaz, seguru eta pribatutasun osoz nabigatu nahi baduzue, deskargatu eta probatu. MacOS, Windows, Linux eta iOS sistema eragiletan erabil dezakezue.

Deskargatu nahi baduzue sakatu hemen.

 

 

www.iparra.eus

Euskara Munduan Zabaltzen