Articles archivés dans 2019-12

0 commentaires

Hezkuntza EZ da eskola soilik

 

EHU publikoa izateagatik UEU pribatua da, berez?, Bai zera!.

Alderantziz esango nuke nik. EHU unibertsitate espainiarra baita eta UEU euskal herritarra, ezbairik gabe.

Udako Euskal Unibertsiateak, adibidez, sekulako bideak ireki ditu eta somatzen dut, bide horietako bati jarraituz, Euskal Herrian, Katalunian daukaten Universitat Opertaren antzeko ekimen bat sortu beharko litzatekeela, etxetik bertatik ikasi ahal izateko. Oraingo UNED espainiar hau, desfasatuta eta garaituta baitago...

0 commentaires

Bi hitz, hitz bi, W. Labov soziolinguista zendu berriai agurra emateko

Hizkuntza eta kultura (gizartea)ren arteko harremanetan sakondu ahal izateko ukipen-hizkuntzalaritzatik sortu zen soziolinguistika bera 1. Honez gero, hizkuntzaren erabilerak gizarte jakin baten egituraketaren berri ematen digula jakin badakigu soziolinguistikaren bidez2. Esate baterako, Indiako gizartean irauten duen kasten arteko bereizketak bertan erabiltzen diren hizkeraren arabera sailka daitezke edo herri islamikoetan, agintarien diskurtsoak zer motatako indarrez helaraztea nahi izaten...

0 commentaires

Irakurtzen jakitea

 

 

izaten da edozein eskolak edozein ikasleri irakatsi behar dion trebeziarik behinena, testuak ulertzea alegia. Zoritzarrez ez du hori lortu STEE/EILASeko irakasle batek, zeinak nire azken blogeko artikulua irakurri ondoren, azalpenak ez ulertzeaz gain, irainduta sentitu baita.

Hau da, Franco hil osteko hezkuntza ministroa zen Pio Cabanillasek orduko “eskola nazionalari” izena aldatu zionean “eskola publikoa” deitzeko magia egin zuela diot eta berak ulertu...

derniers posts
derniers commentaires