Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Nire maiatzaren lehena

Irten maiatzaren lehenean/ Aintza gizaki ernalduari/ Udaberrian gainezkatuak/ Eremu berdeak kanta,/ Sirenak eta txistuak jo,/ Ni burdinazkoa naiz,/ maiatza hau nirea da!

Guztiei,
kaleetan ibiltzen direnei
eta makinak eta lantegiak
geldiarazten dituztenei.
Guztiei,
Bizkarrak lanez kargatutakoei
gure festara iristeko irrikaz.
Irten maiatzaren 1ean,
Maiatzean lehenengoan,
Jaso ditzagun, lagunak,
abestien ahots gurutzatuarekin.
Nire udaberriak
elurra urtu du.
Ni langilea naiz,
maiatza hau nirea da
Ni nekazaria naiz.
Guztiei,
lubakietan etzanda daudenei,
heriotza infinituaren zain:
denei, tankeetatik,
anai-arreben kontra
jotzen dutenei ere
gaur maiatzaren lehena da.
Goazen topaketara
Gure Maiatzaren lehenean,
esku proletarioak lotzen.
Isildu, morteroen zaunka,
Isil zaitezte metrailadoreak
Ni marinela naiz,
maiatza hau nirea da
Ni soldadua naiz,
maiatza hau nirea da.
Guztiei,
etxeetara,
plazetara,
kalera,
neguko izotzak urtuta
irten direnei.
Guztiei,
gose-goseak,
estepak,
basoak,
eremuak
galdutakoei.
Irten maiatzaren lehenean
Aintza gizaki ernalduari
Udaberrian gainezkatuak
Eremu berdeak kanta,
Sirenak eta txistuak jo,
Ni burdinazkoa naiz,
maiatza hau nirea da!
Ni lurra naiz,
maiatza hau nirea da.

(Vladimir Maiakovski, 1918ko maiatzaren 1ean idatzia)

Recherche