Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

PPren ilegalizazioa

 

Espainiako Gobernua  sostengatzen duen Alderdi Popularra auzietara eramango dute Gurtel  izeneko mafia kasuagatik. Beraiek diote ez direla akusatuak izan baina fiskalak argi utzi du idatzita besteen diruaz baliatu direla beren onerako, egoitzak edota gainsoldatak eskuratu ahal izateko, hain zuzen ere. Beraz, akusatuak daude nahiz eta bilatzen diren delituak, nonbait, norbanakoarenak izan.

Honek ez du horrela funtzionatzen gaur bertan Entzutegi Nazionalean hasi den epaiketan non, Alderdi  Politikoen Legea dela medio gizabanakoak juzkatu beharrean erakunde politikoak izango dira juzgatuak. hau da, ezker abertzalearen egitura politikoen aurka aurreko beste zenbait auzitan ere, erakundeak izan ohi dira kondenatuak.

Santi Arrospide atxilotu berri dute. Aurretik Uribetxeberriarekin egin nahi izan zuten moduan laurogeigarrenetan burutu omen zen auskalo zer izan da berriro ere aitzakia.

Giza eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 10. Artikuluak dio pertsona guztiak berdinak direla legeen aurrean, bai  Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Paktuaren 14. artikuluak, baita Oinarrizko Eskubideak eta Askatasuna Babesteko Hitzarmenaren 6. artikuluak eta Batasun Europarren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 47. artikuluak ere, besteak beste. Haiek denak ahoa bete hortz erabili izan dituzte asken egunotan mendebaldeko sistema politikoren onurak saldu nahian. Baina lege berdintasunik ezean ezin da politika demokratikorik eraiki eta gizarte osoa, jujeak eta fiskalak baita sistema defendatzen duten politikoak ere, hori dena usteltzen da

Alderdi ustela da PP. Beraz, legez kanpo beharko luke…

Recherche