0 commentaires

Klarionez zikin, aurkezpen moduko bat

Zer nahi duzue, horrela eman dut bizitzaren erdia, klarionez zikin. Inoiz ez naiz izan bereziki trebea, eta, irakasle izanda, eskuak klarion-hautsez berehala zuritzen zaizkit arbelaren lanean; klarionez zikin ibiltzera derrigortua, beraz, arbela utzi eta segituan eskuek prakak, kamisetak, liburuak eta abar ukitzen dituztelako.

Bizitza osoa daramat irakasten, unibertsitatean ikasle nengoen bitartean jada hasi bainintzen euskaltegian lanean, nire belaunaldiko asko bezala. Eta horretan zorionekoa naiz, nire lana gustatzen baitzait. Naizen honetatik idatziko dut NAIZ honetan, hau da, irakasle izate horretatik joango diren txertatzen testuak hemen. Hezkuntza mundutik hasi eta, klarionez zikin, libre edonora jo, horixe da txoko honek eduki nahi duen abiapuntua.

Euskal Herrian gauza asko ditugu egiteko, eraikitzeko eta garatzeko, baina beste asko baditugu eginda, eraikita eta garatze bidean. Hezkuntza izan daiteke errealitate bikoitz honen adibide argienetako bat, botila erdi betea eta erdi hustuaren kontu jakina: irakaskuntzan eman ditugun urratsak ez dira makalak izan, baina, egiteke dagoenari begiratzean zeri ekin ez dela falta argi dago.  Honetaz guztiaz, gure erronkez, gabeziez eta lorpenez berba egiteko lekutxo hau atontzen saiatuko naiz,  baina eguneroko gauza txikiak ere ez ditut ahaztu nahi, berauek ere beren garrantzia badutelako. Galdetu, bestela, ikasleei, edo irakasleei, edo eskolan seme-alabak dituztenei. Gauza ustez txiki diren horiek aipatzean beti datorkit gogora Eduardo Galeanoren esaldia:

Hau da abiapuntua. Laster jarraipena.

 

 

 

KLARIONAZ ZIKIN, MANCHADO DE TIZA

Tal como he andado casi toda la vida, manchado de tiza, arranco en este txoko, que quiere ser  un lugar donde pensar, criticar, sentir, debatir, proponer, opinar, dudar … , partiendo desde cuestiones vinculadas a la educación para llegar a cualquier lugar donde nos lleve el trote, ágil o cansado, de nuestros pensamientos. Sin dogmas previos, sin posicionamientos doctrinarios, quiere ser un lugar abierto a ideas y propuestas, a la reflexión sobre cosas pequeñas y grandes, desde el convencimiento de que en todos los lugares, y en Euskal Herria también, la educación es un arma cargada de futuro, parafraseando lo que dijo el poeta hernaniarra Gabriel Celaya sobre la propia poesía.

Dibujo de Gabriel Celaya: Actividad

/