0 commentaires

Izar Etxeberriak jarri dizkio irudiak Laura Veirs estatubatuarraren azken bideoari

Laura Veirs estatubatuarraren musika ezagun izango zaie folk eta country alternatiboaren zaleei. Urte asko daramatza musikan, hamaika disko kaleratu ditu eta beste hainbeste kontzertu jo. Izar Etxeberria ilustratzaile euskaldunarekin sare sozialetan egin zuen topo Veirsek: «Izarrek nire kantu baten letrak eskuz idatzi zituela ikusi nuen Instagramen. Eta pentsatu nuen "Zein ederra. Nire diskoko kantuen letrak idazteko eskatuko diot"». Letrekin batera, Lightning Rod bideorako...

0 commentaires

Passepartouten bigarrena Sinergia izango da, eta jada kantu bat aurreratu dute

2016. urtean atera zuen lehen diskoa Passepartout pop-rock taldeak eta 2017. urtean bigarren saria irabazi Gaztea Maketa Lehiaketan. Bigarren diskoaren izena eta kantu bat aurreratu dituzte orain azkoitiarrek. Lanaren izena Sinergia izango da: 'Une' kantuarekin eman dute honen berri, Azul Ayuso eta Maria Arrietak dantzatutako bideoarekin.

0 commentaires

Noise- eta Post-Rock doinuz dator bigarrenez Irazi

Noise- eta Post-Rock doinuz dator bigarrenez Irazi

Irazi irungo noise- eta post-rock taldeak Orratzak izeneko bigarren diskoa kaleratu du; oinazea eta mina oinarri dituzten zazpi kantu. Mono musikariaren proiektu pertsonala da honakoa, berak konposatu ditu zazpi kantuak, grabaketa guztiak egin eta diskoa nahastu, baina zuzenekoetarako beste musikariekin batu ohi da: argazkian, ezkerretik eskubira, Mono (gitarra eta ahotsa), Arkaitz (baxua) eta Ibai (bateria). Bost urte igaro dira taldearen lehen diskoa, Zazpi Ezpalak, kaleratu zenetik,...

0 commentaires

Arriguriren irudiz jantzi dute HikataZuka kantua Nizuri Tazuneri taldekoek

Ezagun duenak badaki nortasun handiko taldea dela Nizuri Tazuneri rap edo trap bikotea. Euskarazko rap-ak «txineraz» egina dirudiela esaten dieten aldiro, eurenak «japonieraz» egina dirudiela erantzuten dute; hari horri tiraka, hizkuntzarekin jolasean etengabe eta gizarte kritika zorrotzak plazaratuz, iaz argitaratu zuten lehen lan luzea, Musika ala hil izenekoa. Diskoko kantu bat, HikataZuka berreskuratu eta Donostiako San Telmo museoan kokatu dute, Arriguri...

0 commentaires

Disko eta bideoklip berria dakartza Liher taldeak

Talde moduan ateratzen duten bigarren diskoa, eta, Liher izenarekin ere, Lide Hernandok bakarka atera zuena kontatzen badugu, hirugarren lan luzea dakar talde donostiarrak: Tenpluak erreDuela hiru aste disko berriko aurrerapen kantua zabaldu zuten, 'Sismografoa eta Lurrikara' izenekoa. Orain bideoklipa erantsi diote jada zabaldutako kantu hari, disko berria ere zabaldu duten egun berean.