Eneritz Dueso naizplus blogak

Jack White estatubatuarrak bere ibilbidea laburbildu du disko akustiko berriarekin


Acoustic Recordings 1998-2016. Diskoaren izenak berak dioen bezala, azken hemezortzi urteetan egindako lanari gainbegiratua eman dio Jack White musikari estatubatuarrak. Hogeita sei abestiren bidez eman dio entzuleari bere diskografian bidaiatzeko aukera: horien artean, bakarkako diskografiaz gain, The White Stripes, zein, The Raconteurs taldeekin egindako hainbat kantu batu ditu, baita, Meg White bateriajolearekin batera sortutako White Stripes taldearekin aurretiaz argitaratu gabeko "City Lights" abestia ere. Musikariak berak sortutako Third Man Records diskoetxerearen webgunean eskuratu daiteke jada diskoa.