Eneritz Dueso naizplus blogak

Hil honetan kaleratuko den diskoaren teaserra zabaldu du Liher taldeak

2015ean argitaratu zuen aurreneko diskoa Liher, Lide Hernando donostiarrak, bere  bakarkako proiektuarekin. Bigarren lana hil honetan aterako du talde formatuan eta dagoeneko teaser labur bat eman du aditzera Facebook orrialdean. 'Hauts' izeneko diskoari izena emango dion kantu zatia da taldeak entzungai jarritakoa, Mikel Blasco bideogile eta argazkilariaren irudiekin lagunduta.