Eneritz Dueso naizplus blogak

Kartela osatu du Mugako elektronika jaialdiak, bigarren urtez

Musika elektroniko garaikideak eta esperimentalak erakusleiho izango ditu Gasteizko Artium museoa eta Kubik aretoa, urriaren 21 eta 22an. Mugako jaialdiak bigarren edizio honetan parte hartuko duten artisten izenak aditzera eman berri ditu, eta, dagoeneko, sarrera arruntak eskura daitezke, maiatzean prezio bereziarekin salmentan jarritako sarrera guztiak agortu ostean. Besteak beste, nazioarteko Broken English Club, Objekt edo Answer Code Request arituko dira jaialdian, baita Euskal Herriko Dervish, Reykjavik606 edota Inesfera ere.