0 commentaires

Olatz Salvadorrek zuzeneko diskoa sareratu du

Zarautz zuzenean izeneko diskoa argitaratu du Olatz Salvador bakarlari donostiarrak bere Bandcamp orrialdean, iragan irailaren 2an Zarauzko txosnetan emandako kontzertuan jotako kantuekin. Originalekin batera, bertsioak tartekatu ditu diskoan, ahots eta gitarra hutsez lagunduta, Skakeitan taldeko teklatu jotzaile ere baden musikariak.

/