Tags euskara

0 commentaires

KIMUTX: Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

Azaroak 9n KIMUTXen aurkezpen ekitaldia egingo da TtiKLiK!ELKARGUNEAn. Ez dakit Kimutx proiektua ezagutzen duzun…

 

“Etxe giroan hasitako proiektua da, auzolanean hazi eta herri giroan osatu dena. Parte hartu dugun bakoitzak dakiguna eginez osotasuna elikatu dugu etengabeko ikaskuntza prozesuan zeinean haurrak izan diren ikasteko, jolasteko eta gidatzeko giltza.

Proiektu xume honetan parte hartu dugunon helburu pertsonala, bizi garen herria begirunez harturik, eta ondare...

0 commentaires

AMAREN BULARRARI BI BERTSO – LAZKAO TXIKI

 

AMAREN BULARRARI BI BERTSO – LAZKAO TXIKI

 

Maitasunezko bi iturritxo
bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.

Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan


Atala(k): TTiKLiK!
Etiketa(k): ...

derniers posts
derniers commentaires