ttiklik blog naiz

“AMA, AITA, NIRE INTIMITATEA ERRESPETATU”

 

GAZTELERAZ: “Mamá, papá, respeta mi intimidad” 


Kategoria(k): Adimen Emozionala


Etiketa(k):  >  >  >  >  > 

 

 

lotsa_txikia

Aurreko egunean bat-batean konturatu nintzen nire intimitaterako eskubidea daukadala. Nire sekretuak gorde, dena ez kontatu eta inori, inoiz kontatuko ez dizkiodan gauzetan pentsatzeko eskubidea daukat eta horrek ez nau gezurti batean ez eta iruzur batean bihurtzen. 'Benetakoa' izatea ez da nire egi guztiak mundu guztiari kontatzea, denen aurrean biluztuta geratuz.

Pentsamendu hori haurtzarora eraman ninduen musika klasikoko pieza bat entzutean etorri zitzaidan burura; gurasoek besteen aurrean ebidentzian jartzeko duten ohitura horiek etorri zitzaizkidan bat-batean:

-          Gaur berriro pixa egin du ohean …

-          Ez digu gau osoan lo egiten utzi.

-          Oso desordenatua da, ez du inoiz bere gela jasotzen

-          Irakasleak deitu dit alper bat dela esateko...

-         Frantsesa suspenditu du.

-          Nazkatuta nauka, oso gaizki jaten du!

-          Txupetea duela lo egiten du, ume txikia da...

etiketak_txikia

Etxeko intimitatean  gertatutako gauzak baina gero parkean, familiako bazkarietan edo amaren lankideren bat aurkeztean aireratzen diren gauzak dira. Beste helduen erantzuna, errieta izaten da:  

-          aixxxxx, ze gaiztoa zaren, gurasoei lo egiten ez uztea ere...

-          Txupetearekin oraindik? Zu handia zara eta! 

Lotsa handiagotzen doa eta gainera ez daukazu erantzun bat emateko eskubiderik, ezin duzu zure portaeraren arrazoizko erantzunik eman eta burua makurtu, baiezkoa esan Okerrena zarela onartzea besterik ez zaizu geratzen...

Zure intimitatea besteek pentsatzen dutenera atera da, ZURE baimenik gabe. Gurasoengan dugun konfiantza galtzen hasten gara eta beraiek jakin gabe gauzak egiten hasi, ondo baitakigu bestela laster zabalduko dutela lau haizetara. Ordu batzuetan zure bizilagun guztiek jakingo dute mantatxo arrosa batekin lo egiten duzula.

Guraso batzuk beraien haurrari buruz nire aurrean gaizki esaka hastean, gaizki sentiarazten naute. Lehen ez nieke ezer esango, baina orain mesedez eskatzen diet niri horrelako ezer ez kontatzeko. Ez dut protagonista den pertsonak kontatuko EZ lukeen ezer jakin nahi.

 Inoiz ez diet gurasoei galdetuko ea beraien haurra 'ona' den; nola dauden jakin nahi badut , zer moduz moldatzen zarete? galdetuko diet. Guraso bat bere haurra mugitua dela eta kexatzen hasten bada, bere haurtzarora joateko esango diot... 

Haurrek pertsona helduak bezala tratatzeko  eskubidea  daukatela pentsatzen dut, eta gu bezala , intimitatea errespetatzeko  eskubidea dute .

May Serrano - Madre Sin Hijos