ttiklik blog naiz

Destetea: amaiera zoriontsua-final feliz

2013-01-14 hikhasi

Family sketches

 

Bi aldeentzat, amarentzat zein haurrarentzat, onuragarria den harremanean oinarritzen da eradoskitzea. Oreka hori galdu eta bietako batentzat asegarria, positiboa eta atsegina izateari uzten dionean zentzua galtzen du. Hori nabarmendu du, lehenik eta behin, Carmen Ferro Villabonako (Gipuzkoa) anbulategiko emaginak. Hortaz, kasu bakoitza ezberdina da, harreman horren araberakoa, baita amak bularra emateari uzteko arrazoiak eta garaiak ere.

 

Bi aldi bereizten ditu Ferrok eradoskitzearen amaiera erabakitzeko arrazoiak aztertzerakoan. Alde batetik, haurraren lehen sei hilabeteen barruan — umea soilik amaren bularraz elikatzeko gomendioa egiten den epearen barruan— ama eradoskitzea etetera bultzatzen duten arrazoiak daude. Errepikatu ohi diren arrazoiak dira, eta horien artean hauek aipatu ditu Ferrok: titiburuetako arrakalek eta mastitisak eragindako mina; haurrak pisu gutxi irabaztea; amaren nekea (bai haurrak maiz eskatzen diolako titia bai erditze gogorra izan duelako…); amaren bularrek esne gutxi sortzea;  eta lau hilabeteko baimenaren ondoren, etxetik kanpo lan egitean hastea. 

Arazo horietako gehienak, “lehen momentuan helduz gero, edo aurreikusi eta neurriak hartuz gero”, konpontzeko modukoak dira, Ferroren esanetan. Aldiz, “berandu detektatu, eta amaren eta haurraren arteko harremanean oreka galtzea eragin badute dagoeneko, ez dago zereginik”. Amak ingurukoen babesa izanez gero gainditu egiten ditu, normalki, ohiko arazoak, nahiz eta mingarriak izan: senideena, arazo berbera izan duten beste ama batzuena, edoskitzearen aldeko taldeena, emaginena… Arrakalek eta mastitisak eragindako mina arindu daiteke, adibidez, kasu askotan, egoki esku hartuz gero, eta zuzenduz gero; bularretako esne eskasia handitu daiteke xurgatzearen bidez edota esnea ateratzeko tresnen bidez; umeak ez badu pisu nahikoa hartzen arazoari buelta eman dakioke biberoiko esnearen beharrik izan gabe, titiorde eta tutu txiki batekin adibidez.

Jarraitu irakurtzen: 

DESTETEA: AMAIERA ZORIONTSUA

 

 

Cuando se pierde ese equilibrio y deja de ser satisfactorio, positivo y agradable para algunx de lxs dos, pierde su sentido. Eso es lo primero que remarca la matrona Carmen Ferro del ambulatorio de Villabona (Gipuzkoa) en esta entrevista.

 

Por ello, cada caso es diferente,  depende de esa relación y también lo son las razones y épocas por las que una madre deja de dar el pecho. En esta entrevista, Ferro nos distingue dos etapas diferentes. Por una parte, en los primeros 6 meses del/a niñx –cuando se recomienda alimentarlx solamente de la leche materna –hay razones para que una madre deje la lactancia. Son razones que se repiten:

- Las grietas de los pechos y el dolor producido por la mastitis.

- Que el bebe tenga poca ganancia de peso.

- El cansancio de la madre (ya porque le pide mucho el pecho o por un mal parto).

- Que los pechos produzcan poca cantidad de leche.

- La vuelta al trabajo a los cuatro meses del parto…

Muchas de esas razones, “si se detectan a tiempo, o se previenen y se toman medidas”, según Ferro, se pueden solucionar. Pero si “al detectarlos ya se ha roto el equilibrio entre la madre y su hijx, ya no hay nada que hacer”. Si la madre cuenta con la ayuda necesaria, puede superar estos problemas aunque sean dolorosos: de la familia, de otras madres que han tenido los mismos problemas, de grupos de lactancia, de las matronas…

El dolor de las grietas y la mastitis se puede aligerar con ayuda adecuada y rectificaciones; la escasez de leche con sacaleches; podemos darle la vuelta al problema del poco peso sin utilizar el biberón, con tetina y un tubo pequeño.

Sigue leyendo: 

EL DESTETE: UN FINAL FELIZ

 

 

LOTURA DUTEN GAIAK/TEMAS RELACIONADOS