ttiklik blog naiz

Partehartzaile bila #gurasoeigutuna

Pasa zen irailaren 29an, 16 urte bete ziren gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bigarrengo aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.

 

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, ‘gurasoei gutuna‘ lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean idaztera.

Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke.

Ikus: OINARRIAK

Mila esker, eta animatu parte hartzera!

TTiKLiK!TALDEA