ttiklik blog naiz

Olo galletak - Galletas de avena

Ostirala gozatzeko gaileta goxo batzuren errezeta dakarkizuegu/unas galletas para endulzar este viernes:

*** OLOAK DAUZKAN PROPIETATEAK

*** PROPIEDADES DE LA AVENA

OSAGAIAK:

  • Baso bat olo maluta (finak)
  • Baso bar gari-hirin integral edo erdi-integral
  • Kafe-koilarakada bat laranja birrindua (edo limoia)
  • Baso laurden mahaspasa
  • Kafe-koilarakada erdi kanela
  • Baso erdi ur
  • Baso erdi arto-olio
  • Baso erdi sagar-zuku
  • Hurrak, melaza
 

NOLA PRESTATU:

Hirina, malutak eta kanela ondo nahastu.

Gero, hurrak -txikituta-, laranja birrindua, mahaspasak eta melaza erantsi.

Ondoren oloa gehitu, eta azkenik, sagar zukua.

Osagai guztiak ongi nahasi, ore bat egin arte.

Gero, orea puskatan banatu, eta puskekin bolak egin, eta bolak eskuekin zapaldu, gaileta forma emanez.

Bukaeran, laberako azpil bat olioztatu, gailetak bertan jarri, eta 15 minutuz egin labean, 175ºC-tan

 

ON EGIN!


Iturria: Denontzako Makrobiotika. Egoitz Garro.


Atala(k): AzkenburukoakErrezetakZerealak
Etiketa(k):  >  >  >  > 

Apartados: PostresRecetasCereales
Etiquetas:  >  >  >  > 


*** OLOAz gehiago

*** MÁS SOBRE LA AVENA