ttiklik blog naiz

Toti Martinez de Lezea eta Gurasoei Gutuna

‪#‎gurasoeigutuna‬

Zure sabela garbitu eta laztandu dut urte askotako eten gabeko zainketan, nire sorlekua izan zela ahaztu gabe, bizia zor dizuet zuri eta aita zenari, arima ez ordea, hau ulertzea kosta izan zaidanarren, nire barruko argi izpi hori, beti erne dagoen zaintzailea ni neuk sortu aurretik aukeratu nuen antza, eta ez nintzen naizena izango zu beste norbait izan bazina, zure sabela, zure izate osoa aukeratu ez banu bizitza lurtarrean, zailtasunei aurre eginez ikasten jarduteko.

 

Ttiklik.com elkarguneatik, hirugarren urtebetetzean, idazlan laburren lehiaketaantolatu dugu. Toti Martinez de Lezea haurrei euskal mitologiaz mintzatuko zaie, eta bere azken liburua aurkeztuko du.

Idatzi duzun horri:

"Kaixo, 

Ezer baino lehen eskerrak eman behar dizkizut eta beste aldetik zoriondu ere bai. 

Ez da erraza gurasoei idaztea, ez da erraza barruan ditugun sentimendu horiek paperean idaztea...eta zuk lortu duzu!

IRABAZLEAK denak zaretela argi utzi nahi dizuet. 

Ni aurten ere ez naiz idazteko gai izan...ea datorren urtean... 

Mezu hau aprobetxatuz, larunbat honetan, azaroak 29an egingo dugun ekitaldira etortzera gonbidatu nahi zaitugu. Zu, zure familia, lagunak...elkarrekin une polit bat pasatzeko aukera izango dugu. 

Besterik gabe, eskerrik asko berriz ere aurtengo lehiaketan parte hartu izanagatik.  

Itxaro Mendizabal Amundarain

Juanita eta Juan Mirenen alaba,

www.ttiklik.com