ttiklik blog naiz

Urduritasunak

Alaba gazteena 3. mailan hasiko da aurten. Bihar ikasturtea hastera doala eta badaramatza 2 gau lo egin ezinik.

Lagunekin egoteko irrikatan badago ere, irakasle aldaketak, udan egiteko bidali zizkieten etxeko lanak egin ez izanak.. barruak mugitu dizkiola dirudi.

Ni ere, guraso bezala, urduritzen hasia naiz. Urteroko errutinan sartzea goaz, eta horrek alde onak baditu ere, gauza asko mugitzen dizkit. Ikastola, eskolaz kanpoko jarduerak.. gurasoon lanera joateko beharra, estresa, goiz jaikitzeak, korrika alde batetik bestera... haurtzaroa (eta bizitza, orokorrean) presaka bizi behar dela dirudi.

Ez ote dago gauzak beste modu batera egiteko aukerarik? Lortu ote genezake momentu batez bada ere, bizitza modu hau geratzea?

Bizitza honi 180ºko aldaketa eman beharko genioke. Zoriontasuna eta barne-bakea lehentasun bezala hartuz. Sistematik atera gabe, gauzak barru-barrutik eta poliki-poliki aldatuz.

Bidea hasi dugu dagoeneko, ea ba nora garamatzan!