Tags xabier-madariaga

0 commentaires

“Olatuaren ostean”

Otsailaren 14ko programa grabatzeko deitu zigutenetik gauzak asko aldatu dira nire inguruan. Programa emititu eta ondorengo hilabetean jaso nuenari buelta ematea kosta ez zaidanik ezin dut esan. Emandakoa beste 10.000 aldiz itzuli didazuela sentitu dut.

Badakit gure istorioak gai asko ukitzen dituela, ez da elikadura nahaste istorio soil bat... hor ditugu elikadura nahastea sortzen dutenak (bullying-a, autoestimua, perfekzioa lortu nahia..), baina baita gurasotasuna, dolua, kulpa, familia...

0 commentaires

Infernua ezagutu dugunok...

Ez dugu berriro bertara itzuli nahi.

Duela 21 urteko elurtea gogratu zuten atzo telebistan. Donostian 10zm-rainoko kapa utzi omen duen. 10 zm-ko kapa eta bideak erabat kolapsatuta.

Ondo gogoratzen ditut tenporalak iraun zituen lau egun horiek. Poliklinikan ingresatuta nengoen, garai horretarako kilo batzuk irabazita egongo nintzen eta egunero bixitak izateko 'pribilejioa' nuen. Bixitak ziren nire salbazioa, baina elurra medio, lau egun haietan gurasoak ikusi gabe geratu behar izan nuen.

Beti...

derniers posts
derniers commentaires