Articles archivés dans 2012-10

0 commentaires

Txalaparta eta surfa

Iaz, Oreka TX taldeko txalapartariak ezagutu eta haiekin batera bazkaltzeko zortea izan nuen. Sagardoari zurrupada bat eman, bakailao puska bat ahoratu eta kontu kontari aritu ginen. Hegoafrikan zirela Munduko Surf Txapelketa batean txalaparta jotzeko gonbita nola jaso zuten kontatu zidaten.

«TX sarean» izena duen kanala daukate Youtuben eta bertan ikus daiteke aipatutako txalaparta saioa. Surf irudiak erakutsi berri dituzten pantaila handi baten azpian ageri dira bi...

0 commentaires

Goofy&Natural

Hona hemen ezker oina atzean jartzen dugunoir zergatik deitzen gaituzten "Goofy", alegia "tonto". Walt Disneyko zakur zahar honek, behin, Hawaiin oporretan surf egin eta oinak ohiko ez zen modu batean jarri zituelako, alegia eskuina aurrean eta ezkerra atzean. Ez da broma, hau izan zen arrazoi nagusia. Hona ezker surflarioi izen eman zigun kapitulu famatua.

0 commentaires

Bede Durbige, «ume puta hori!»

1997an Australian nintzela ezagutu nuen. Gold Coasten, Currumbin Beacheko eskuin olatuan, ikusi nuen lehenengoz. Olatu hori arroka handi baten aurka lehertzean abiatzen da; beraz, gehien arriskatzen duenak du lehentasuna. Han zebilen haitzari beldurrik ez zion 14 urteko ume moko bat, gelditu gabe olatuak hartzen; argala, txikia eta ilehoria zen. Nik, txundituta, zera pentsatzen nuen: «Ume puta horrek denak hartzen dizkik».

Halako batean zarata handi bat entzun zen. «Ume...