Articles archivés dans 2014-02

0 commentaires

Bethany Hamiltonen gosari presidentziala

Ilea ongi orraztuta, ezpainak kolore apalean margotuta, jertse urdin fin batekin eta eskuin besorik gabe gerturatu da hizlaria oholtzara. Ikusleek eta inguruan dituen txotxongiloek irribarre konplize batekin gonbidatu dute munduko hiltzaile handienak bere prentsaurrekoak emateko erabiltzen duen atrila erabiltzera. Pulpitutik entzuleei zuzendu zaie Bethany Hamilton, 13 urte zituela marrazo batek besoa idoki zion neskato liraina.

Ile horia, begi urdina, «apolitikoa» eta kristau...

0 commentaires

Agitiko Superheoriak

Ez dakit Nietzschek bere «supergizakia» aurkeztu zuenean buruan zehatz zerbait ba ote zuen. Egia esan, inoiz ez nuen jakin bere burua gainditzen duen pertsona indartsua edo boterea eskuratzeko moralaz baliatzen den gizaki ahula defendatzen zuen. Fakultatean, irakasle bakoitzak bertsio desberdin bat eskaintzen zuen. Autorea beti berbera izanagatik, berau azaldu nahi duen irakasleak edukia nahi moduan moldatzen baitu, beti originala izan eta ikaslearen erretinan geratuko den...