Articles archivés dans 2015-03

0 commentaires

Munduko surflari onena ez zen mundu honetan bizi

Orain hiru urte, gaurko egunez topatu zuten Coollongatako erregearen zerraldoa. Bihotz taupada bakar batek eraman zuen 53 urteko gorputz mehe, ahul eta zargaldua, eta horrela, azken urteetan bakerik izan ez zuen buruak atseden hartu zuen. Michael Petersonen hileta 2012ko apirilaren bostean izan zen Tweed Headseko beilatokian. Bainujantzi, elastiko arrunt eta sandaliekin atonduta esan zioten agur Australiako olatuetan urrezko lorratza marraztu zuen gizonari.

“Morning of the Earth”...

0 commentaires

Galtzailearen xarma

Amaitu da Gold Coasteko proba. Lehen txapelketak, normalean, lehiakide berriak ezagutu eta surflari ezagunak sasoian dauden ikusteko balio izaten du. Ikusle gisa, urte sasoi berriari begira zein lehiakide babestu eta nor arbuiatuko dugun erabakitzen hasteko lehen zantzuak marrazten hasten gara.

Aurtengoan hasiera bikaina izan da. Ez da olaturik izan, ezta itzelezko ikuskizunik ere, baina lehiakide asko bere horretan agertu dira, eta hori, edonola ere, interesgarria da, miresten ditugun...

0 commentaires

Itsasoari Begira

Olatzek leihotik itsasoa ikusten duela egiten du amets. Eta horrela, «Itsasoari begira» abiatu gara gu ere. Hori da berri agentzia desberdinen goiburua. Irrati esatariak itsasgoraren zain daudela iragartzen du, bost eta sei metroko olatuak kostaldea birrintzeko asmotan omen datoz. Bitartean, garai batean hondartzatik gertuegi eraiki zituzten eraikin karratuen azpialdean diren saltoki eta tabernetako jabeek oholak erabiliz jasotzen dute beren zurezko gotorlekua.

Mirentxineko...