Surflari ernegatua blog naiz+

Surfeatu euskararen olatua

Etxepare institutuak egindako bideo zoragarria. Tom Carroll, 1984an munduko txapeldun izandakoa, Stephanie Gilmore, bost bider munduko txapelduna eta aberri desberdinetako beste hainbat surflari euskaraz hitz egiten. Esku artean alaia bat, zurazko taula antzinakoa, pankarta moduan, hizkuntza desberdinetan esaldi arrotzak jasotzen.

Kanpotik begi onez ikusten gaituzte. Hizkuntza exotikoa da gurea, urrunekoen begietara. Etxean badira ordea, hamarka urte bertan bizi arren bi hitz euskaraz esateko gai ez direnak. Eta baita, euskaraz jakin arren, inoiz hitz egiten ez dutenak ere. Bideo polita egin dute Etxepare institutuko kideek, Aritz Aranbururen laguntzarekin.

Europako hizkuntza zaharrenetako bat oraindik gurean bizrik izatea, harro egotekoa da. Erabil dezagun munduan zehar.