Larraitz Arando naizplus blogak

Kontaktuan egoteko beste gorputz batzuekin

BIDEA from Azeri Gorriak on Vimeo.

Beste egoteko modu bat omen da. Beste egiteko modu bat. Dantzatzeko beste modu bat..

 
Ekarpen askok diote burgeson feminismoan kontzientzia feminista sortzera mugatzen garela.

Eta Bell Hooks dioen bezala “ EEBBetan feminismoa ez da sekula zuzenean opresio sexista jasaten duten emakumeetatik irten”

 
Kontzientzia feminista sortzea motz.

Betaurreko moreetan gelditzea ere motz omen da.

 
Ikusi bakarrik ez, ez sentitu, bizi, gozatu...

Kontzentzia feminista sortzetik aratago baitago klase feminista sortzea.

Klase feministak.

Egoteko beste modu bat, bizitzeko beste modu bat.

Beste modu bataen antolatu eta harremantzeko den giza taldea

Klase hori saratzen hasia gara.

Sorginkeriz.

Klase horretako harremanak ezberdin irudikatu nahi ditut. Pertsonak maitatu, ukitu, dantzatu eta usaintzen.

Elkar zaintzen

Elkar gozatzen.

Elkar dantzatzen.

 

“ Ni beso zabalik nago dantzan gura baitut egin,

kontaktuan egoteko beste gorputz batzuekin,

Kontaktuan egoteko

beste gorputz batzuekin…"