Larraitz Arando naizplus blogak

Puta Juanen sua

Atzoko eguna historikoa izan zen. Askok ere garrantzia kendu nahiko dioten arren, ausarta eta ederra izan zen. Historikoa.  Arrasateko jaitean Puta Juanek  txosnagunea hartu zuten. Burua estalita eta sua dariola, borroka orroekin eta irrintziekin jendearteratu ziren. Arcada Socialen kontzertuan estenatokira igo eta beraien aldarria (irakurri) ozen adieraziz.

Batzuentzat txorrada bat izango da. Baina askok badakigu egindakoa handia dela.  

Aurten feministek Puta Juanetan ekintza zirikatzaile eta ausartak egin dituzte. Ostegunean horietako ekintza feminista baten parte hartzeko aukera izan nuen. Tabernaz taberna musika itzali eta maitasun erromantikoa zirikatzeko propio egindako bideo bat jartzen genuen. Parrandan ari ziren askori kosta egiten zitzaion masturbatzen ari zen neska begiratzea. Begirada finkoa ekiditu eta urduritasunez begirada mugitzen zuten. Erosotasunik ez. Zergatik ote?

Urteetan sexologo gisa pertsonen harreman intimoetan esku hartzeko pribilegioa izan dut. Pasioz egin izan dut lan hau. Eta urteetan garbi ikusi dut sexualitatea bizitzeko moduan, gure gorputza onartzerakoan, hilerokoa zikintasunarekin harremantzerakoan, plazerra gozatzeko zailtasunean ... patrialkalismoak duen eragina.  Horregatik atzokoak urrats handiak dira. Historikoak.

Harro nago antortxera bat izateaz. Harro nago feminismoaren sua eramateaz.

Harro Puta Juana izateaz,

Harro sua pizteaz.

GoRa BoRRoka FeMiniSta!

Gozatu dezagun su honen epeltasunean.