Iñaki Landa Landa

A Lamara bidean, marihuanaz beteriko larrea

Gari larre, arto eta erremolatxetaz aspertuta geundela aipatu dugu behin baino gehiagotan. Paisai horixkak baino, berdeak, ureztatuak, nahiago ditugula. Horregatik, sorpresa politen bat ere izan dugula aitortzeko garaia da.

Mahatsondoek ematen duten ardoa asko gustatzen zaigu eta, ez genuke nahiko, inolaz ere, uzta izorratzea, ezta? Ez erremolatxarena, ez patatarena, ezta artoarena ere. Horregatik, eta landare polit hauen uzta ez izorratzeko, gure bidean, egunen batean, grabatu dugun bideotxoa gaur jartzen dizuegu.

Horixka nagusitzen den eremuan, marihuanaz jositako lursaila. Berde pixkat begiak alaitzeko.

Marihuana Frantzian

Bistarekin disfrutatu, usaimen eta dastamenarekin, ordenagailuak ahalbidetzen ez duena!

 

Portzierto! Chatellerault ingurua zeharkatu ostetan, Poitiersera iritsi gera! Paisaia geroz eta industrializatuagoa. Xumeagoa, pobreagoa, eta utziagoa ere