Iñaki Landa Landa

Bederatzigarren farolapeian

´Bide luzerik ez da, beste batzuk luzeagoak dira´zioen Sarrik. Esaldia bihurtu dugu bidai honen lelo eta, Pòitiersetik pasatzean, haraino astebururo joaten diren senideei egin diegu bisitatxoa.

Poitiers Euskal Herritik laupabost ordutara dagoen hiria da eta, gertu, Vivonne herrian, espetxea dago. Bidaia, luzea da. Ez beste batzuk bezain luzeak, egia da, baina, luzea. Joan-etorrian, bederatzi, hamar bat ordu beti labur geratzen den bisita bat egiteko.

Bisitak motz beti. Horregatik, bederatzigarren farolaren sekretua. Poitiersko espetxea berria da, murru handi, gris eta sendoekin. Baina murruek ezin dituzte garrasiak ito. Eta bederatzigarren farolapeian, gatibu daudenek, senideen garrasiak entzun ditzakete. Eta kanpotik ere, euren ohiuak aitzen dira.

Komunikatzeko beste era bat. Besterik ez dagoenean; komunikatzeko beharra asetzeko era. Besarkadak, sentimenduak, begiradak inkluso bidaltzen dituzten oihuak.

Oihuen irudiak bertan ginontzako gordeko ditugu, sentimenduak, azken batez, pribatuak direlako.

Elkartasuna, maitasuna edo ´hemen gaituzue´ erraldoi bat.

Bederatzigarren farolapeian.