0 commentaires

Bizikletan Parisen?

Parisetik bizikletan ibiltzea zorakeri hutsa zela pentsatzen bagenuen ere, positiboki harrituta geratu garela esan dezakegu. Erreza eta erosoa izan da, Port d´Orleans, Cité, Belleville, Marais edo Austerlitz moduko inguruak zeharkatzea. Kotxeak, kamioiak, autobusa, motorrak... denetarik mugitzen da kale zabal hauetatik baina, karreteran, txirrinduekiko begirunea nabaria da. Eta, momentuz, Pariseko proba behin igarota, aurrerantzean dena errazagoa izango dela uste dugu. Kaosa da Paris, baina Kuraia taldeak zioen bezala... etengabeko mugimenduan, aurkitzen dut nik, lasaitasuna. Bidegorrien sarea nahiko zabala da eta horrek, asko laguntzen du. Hori bai, parkeetan sartzerakoan.. ahaztu bizikleta. Sasi guardek segituan hasten baitira ´il est inderdit de rouler en velo!!´´ ohiuka. Kamiseta kentzea bururatzen bazaizu, hasarrea da nabari. Eta ohiuka, berriz, ´Remetez votre chemise tout de suite!!´. Sasi polizia frustratuak. Eta parkean zauden bitartean, euren menpe. Edo ez. Hori, bakoitzaren esku.

Ez da hori izan Parisen harritu gaituen gauza bakarra. Arcueil hirian, -hiria bai baina Montparnasse geltoki ezagunetik 20 minututara bizikletaz- ateak irekita uzteko sekulako ohitura daukate. Hiri handietan lapurreta txikiekiko psikosia handitu egin den bitartean, Arcueilen normaltasun osoz uzten dituzte ateak zabalik; etxean dauden bitartean, noski.

Pariseko lagunekin mugitu izanak ere, beste perspektiba kultural bat ireki digu. Frantzian lau muxu ematen zituztela entzun izan dugu sarritan baina ikusi... sekula ez. Ba lehenbiziko aldiz, gure bizitzan gutxienez, lau muxuak ematen dituztela ikusi dugu. Herrialdeka aldatzen omen den tradizioa da. Parisen, lau. Eta ezkerretik hasi behar zera gainera. Kuriosoa. Eta polita.

Paris hiriaren beste perspektiba bat, erdigunean ikusi daitezkeen turista akongojatuetatik zeharo ezberdina dena.

Au revoir!!

 

/