Iñaki Landa Landa

Hasierako komeriak... Hendaiatik Parisera

Hasierik, abentura. Hori da lehen egun zoro hau definitzeko era bakarra. Nire erruz -egia da nire erruz dela!-, gauza asko genituen egiteke Hendaia Paris trena hartu aurretik.

AntiguaBike -era bizikletak eramango genituela adostua geneukan -azken momentuko “puesta a punto” delakoa egiteko-, bazar txinatarrean erosketatxoak egin behar genituen, Parisen jateko txorizo, gazta eta bestelakoak, erosi behar genituen... Eta, azkenean, dana atzeratu da, asko atzeratu ere.

Antigua Biken bizikletak konpontzen zizkiguten bitartean

Bizikletak, ondo zeudela bazirudien ere, AntiguaBike -eko Iñakik lan itzela izan du. 1700 kilometroak behar bezala egitek pedalak, kubiertak inkluso frenoak aldatzeko garaia zen. Eta horrek guztiak, denbora gehiago behar du. Errebisio lasai eta sinplea behar zena izan, ebakuntza batean bihurtu da. Hori bai, bidaia hobeto egiteko –gure ipurdien osasunerako-, sekulako koltxoia duten kuloteak oparitu dizkigu! Aupa AntiguaBike!!

Konponketa lanetan...

Dena dela, dendan ginela, Donostian, gehiago urduritu gaituen kontu batekin ohartu gara. Tiketak! Gezurra badirudi ere, tiketak, treneko billeteak, etxean ahaztuta utzi ditugu. Zorionez, lagun baten bitartez, segituan eskuratu ahal izan ditugu.

Goiza eta arratsaldea, nahiko aldrebesak izan dira. Aipatutakoei, blogarekin izandako arazotxoak gehitu behar dizkiogu, kartera aurkitzen ez genuenean izandako urduritasunak edo, Burdeosetik aurrera bagoian igo zaigun ume negartiarena.  Azken finean, bidaien zati bat horrelako istoriotxoak dira, ezta?

Hala ere, lo egiteko lekuarekin gertatu zaiguna da okerrena. Dispertsioak, frantsesa inposatzen digu mugaren alde honetan eta, frantsesik ez oraindik. Arazotxoak sortzen ditu horrek, gehienetan, arazo ez oso larriak baina, gaurkoa ostera, ezberdina izan da.

Fresneseko monjen etxean genuen gaua erreserbatua baina, frantsesari esker, gaizki ulertuak tartean... La Santéko monjetan egin ziguten erreserba! Eta Monja etxe horretan... ezin gara bizikletekin sartu!! Ah! Detaile garrantzitsua; monja etxea? Asko harritu egingo ziren batzuk monjak aipatzean. Ongi ullertu duzue, bai; Frantziar estatura bisitan gatozenok monja etxeetan igaro ohi dugu bisita aurreko eguna. Espetxe inguruetan egoten ohi dira eta, beste senideekin egoteko elkargune gertukoena dira.

Goizeko 12.00etan kale gorrian geratu gara. Krisia, zalantzak... momentu kritikoa!

Eta horrelakoetan, bereziki horrelako momentuetan, pila pila bat eskertzen da Euskal Herriaren Lagunek, gugatik egiten duten lan guztia. Anonimoki, ezer eskatu barik eta, daukaten dana emateko prest. Etxea, kotxearekin norbaitera gerturatu edo dana dalakoa. Ikaragarria!! Telefono dei bakar bati esker, Juanek, bere etxeko ateak ireki dizkigu. Juan eta Lilik estutasun hortatik atera gaituzte eta, eurei esker ere, etxean bezala sentitzen gara.

Baina berandu da eta nekatua nago. Juan, Lili, Pablo eta Pariseko alde izkutu edo ez hain ageriko hauen inguruan, bihar arituko gara.

Gabon Paris aldetik!

 

Oharra: Norbaitek Hendaia Paris bidea, bizikleta eramaten egin nahiko balu, errezena, tiketa, Hendaian bertan erostea da. Internet bidez ezin da erosi eta, gainera, bizikletak, oso osorik -desmontatu gabe eramateko- plaza mugatuak daude. 10 euro pagatu behar dira bizikleta bakoitzeko. Trena hartu aurretik, ur asko erosi; oso garestia da. Janaria ere... eraman!!