Iñaki Landa Landa

Hiru, bi, bat... xenderak!

Hasi da bidaia. Gasteiz atzean uzteak badu bere garrantzi sinbolikoa. Eta, gero arte hori, paseotxo batekin esan diogu. Errota auzoa, Kutxi, Pinto, Plaza Berria, Andra Mari Zuriaren Plaza, Dato... Gero arte. Astebururo ehundaka senide eta lagunek esaten dioten bezala baina, agian, era kontzienteago batean, gure bidaiak, oraingoan, gehiago, askoz gehiago, iraungo duelako.

Egia esanda, eta bidaietan sarritan gertatzen den bezala, beste behin ere, berandu gabiltza. Alforjak ez ditugu erabat osatu oraindik, gps – aren mapak aparatura sartu berri ditugu eta, azken uneko erosketen zerrenda geroz eta handiagoa da, beraz, ziurrenik, gaurko gaua luzea izango da.

Gaurko eguna ere, nahiko berezia da berez. Zenbakiek, datek, oroitzapenak ekartzen dizkigute eta, lau urte betetzen dira gaur, Aitornillo, lagun eta musikaria hil zenetik. Gizon osoa Aitor, marka uzten duten horietakoa. Kasualitatea, bidaia egun berean hasi da. Gasteiz atzean uztearekin batera.

Horregatik, Aitorri eginiko omenaldiko irudi batzuekin aurkeztuko dizuet Iker. Bera aurkeztu eta, Aitor gogoratzeko.

Zoritxarrez, ez ditut Asierren bideo irudiak beraz, Asier, nire hitzen bitartez ezagutu beharko duzue. Ez dago beste aukerarik!

Hauxe da Iker. Eta hauexek gure sustraiak, gure mundu edo “azpimundua”. Eta beti bezala, ezertan hasi aurretik, komeni da, zure buruari lehiala izateko bada ere, nondik zatozen gogoratzea, sustraietara jotzea. Zeintzuei esker zaren, zaren bezalakoa.

Infernuan elkartuko gara!

Eskerrik asko!