0 commentaires

Aurpegi ezagunak, Hator Hona egitasmorako gazteen bila

‘Esne Beltza’, ‘Kukai’ Dantza taldea, Martin Berasategi sukaldaria edota Imanol Agirretxe moduko futbolariak dira oraingoan 16 eta 30 urte bitarteko gazteak Hator Hona egitasmoan parte hartzera gonbidatzen dituztenak.

Hamarkada bateko esperientzia bizkarrean duela, Necocheak, Argentinako Euzko Etxeak, berriz jarri du martxan Hator Hona dinamika, ozeanoaren bi aldeko Euskal Herriak batu eta gazteen arteko elkartrukea sustatzeko. Euskara, euskal dantzak edo musika, gastronomia eta euskal kirolak ardatz hartuta gauzatzen da urtero ekimen hau.

Uztailaren 15etik abuztuaren 7ra izango da Argentinako egonaldia eta animatzen diren horiek bidaia ordaindu beharko dute bakarrik.

 Apirilaren 29a arte dago izena emateko tartea eta hatorhona@gmail.com helbidean edozein zalantza erantzungo dute.

Hona HEMEN beste urteetako esperientziak.

/
derniers posts
derniers commentaires