Zortzigarrena Naiz

Euskal Herriko vodka, munduko onenen artean

‘Basmoon’ hiru euskal herritarrek sortu duten Basque Moonshiners destilategiaren lehen emaitza da eta nazioarteko aitortza garrantzitsua jaso berri du. ‘The Sprit Business’ aldizkariak antolatutako ‘The Global Vodka Masters’ lehiaketan urrezko eta zilarrezko domina bana lortu baititu, Premium vodka onenen arloan lehena, destilategi txikien eremuan bestea. [Banatutako sari denak hemen]

‘Non gogoa han zangoa’ esaldia ardatz osatu zuten hiru lagun hauek euren edariaren iragarpena (goiko bideoan ikusgai, informazio gehiago webgunean).