Zortzigarrena Naiz

Ikusmina AEBetan euskal futbol talde batek udaran bertan jokatuko duelako

FOX9 katearen albistea da hau, euskal talde batek udaran Boisen jokatuko duela iragarriz osatutako erreportajea. Espainiako Ligako Lehen Mailan ari den euskal talde batek AEBetako liga nagusiko talde baten aurka jokatuko du uztailaren 29an. Apirilaren hasierarako iragarri dute talde hori Eibar, Reala ala Athletic den baina ikusmina sortu da, jada, bertako hainbat hedabidetan eta partidak web orri propioa du, honezkero: BasqueSoccerFriendly.com

Athletic izan daitekeela jokatuko duen talea argitaratu zuen iaz Idaho Statesman hedabideak, inork ez du baieztatu... oraindik.

Atzera kontaketa ezarri dute webgune horretan eta baita ekimenaren azalpena ere. Lagunarteko futbol partida Jaialdia ekimen garrantzitsuaren baitan izango da, bost urtean behin Boisen euskal kultura ospatzeko antolatzen den ekimen handiaren baitan. Jaialdi.com-en, honezkero, aurtengoaren inguruko informazio ugari topa dezakezue. Partida Basque Studies Foundation-ek eta Idaho Youth Soccer Association elkarteek landu dute Basque Soccer Friendly LLC erakundearen eskutik.