Zortzigarrena Naiz

‘Txoria txori’, Chicagoko haurren abesbatzaren eskutik

Urtero munduko musika jaialdia antolatu ohi dute Chicagon, World Music Festival izenburupean. Mundu osoko artistak joan ohi dira bertara, guretik ere izango ziren, ziur aski. Aurten, ordea, ez da euskal artistarik behar izan bertan euskal doinuak entzuteko. Chicagoko haurren abesbatzak urtarrilaren 30eko hitzordura eraman zuen abestietako bat ‘Txoria txori’ ezaguna izan baizen. Zail da asmatzen izatez ez direnik euskaldunak, ederki ahoskatzen baitituzte gehienean Joxean Artzeren hitzak, Mikel Laboaren doinuak gidatuta.

Chicagoko haur abesbatza honen atzean, gainera, proiektu oso interesgarria dago. 1956ean sortu zen, eskubide zibilen aldeko mugimenduaren hazkundearen baitan. Urtero 4.000 haur inguru biltzen ditu bere baitara, bateko eta besteko herritarren ezberdintasun kulturalen arteko zubiak eraiki asmoz. Informazio gehiago: ccchoir.org