Zortzigarrena Naiz

Valentzian ere Korrikaren eta euskararen alde!

Facebook bidez helarazi dute NAIZera Valentziako Euskaltzaleok elkartetik euren Korrika-ren berri:

Pozik ziren izandako arrakastarekin «ehunka pertsona egon dira parte hartzen, 150 herri bazkarian eta jende pila bat Pilar Plazan antolatu ditugun ekitaldietan. Mila esker denoi, biba zuek» diote mezuan. Bejondagiela! (Argazki bilduma Facebooken)