0 commentaires

Vancouver sagardoaren hotela

Txotx! deiak Kanadan ere izango du oihartzuna, Vancouverreko Birds & The Beets jatetxea astean hiru egunez sagardotegi bihurtuko dute eta. Jatorri venezolarra duen Jefferson Alvarez sukaldaria eta Txotx Basque Imports egitasmoaren bultzatzaileak diren Kelly Chomat y Shawn Pisio daude sagardotegi exotiko honen atzean.

Ostegunean hasi eta larunbata arte, astero, sagardo tradizionalaz gainera, sagardotegietako ohiko menua jateko aukera izanen da Vancouverren. Izena ere aldatuko dute asteko hiru egun horietan eta Orchard & The Sea izango da sagardotegiaren marka.

About Basque Country blogak eman digu sagardote berezi honen berri.

/
derniers posts
derniers commentaires