Zortzigarrena Naiz

‘Wonders of Basque Country’

Headerpop komunikazio agentziak hedatu du Vimeon zazpi euskal herrialdeak kontuan harturik osaturiko bideo zoragarri hau. Jeremy Huguesek egin du lana eta Matias Suescunen musika du. Agentziaren bulegoetako bat Lapurdin izan arren, beste bana ditu Bruselan eta Montrealen, bideoaren azalpena kanpora begira idatzi dute, hona Euskal Herriaz ingelesez diotena, gutxi gora behera: «Leku berezia da egiz, kultura askoren nahasketa duena. Zati bat Frantzian dago eta bestea Espainian baina ezberdinak diren zazpi probintziek bat egiten dute, guztiek hizkuntza ofizial berbera hitz egiten baitute». Ez da erabat egia, baina ederra da bideoa eta Euskal Herri berdeaz gain horia ere badu bideoan, askotan ez bezala. Ederra! A! Bideoaren amaieran bere izenburua elebitan: ‘Wonders of Basque Country - Euskal Herriko mirariak’