Hesian
Albisteak
HASIERA
NAIZ|17/09/2018 08:21

Grabazioak amaituta, nahasketen azkeneko laztanak ezin utzi gabiltza: «Jeitsi pixkat ahots hori», «Efektoren bat ondo etorriko litzaioke bigarren abestiko tronpetari», «Igo nire soloa edo taldea utziko dut», «Nire bikoteak dio ez zaidala entzuten abesti horretan»... Ez da erraza. Santik eta Juanek (nahasketa teknikaria eta ekoizlea, hurrenez hurren), euren izenkide biblikoen santutasuna gainditu dute jada. Gaixoak.

Edonola, gure 10 seme-alaben etorrerak erabat bahitu gaitu. Azkeneko ekografiek diote indartsu eta osasuntsu datozela. Batzuk azkarrak eta bihurriak; goxoak eta sentiberak beste batzuk; ukabila jasota dakartzatenak ere badaude. Irribarretsuak, melankolikoak (nola ez), ausartak eta errebeldeak. Denak ezberdinak. Denak geure-geureak.

Zuentzat bideorik grabatzeko tarterik ere ez digute eman… hurrengoan bai, sin falta. Jaio bezain laster, orain arte eman digutena baino askoz ere lan gehiago emango digutenaren susmoa daukagu. Horretarako datoz!!

Bide berri baten hasieran gaudela sentitzen dugu. Ez dakigu nora doan, baina bidea egiteko irrikitan gaude. HASIERA... ez da izenburu makala diska batentzat.

Fran Urias

INFOS ASSOCIÉES