Itziarren Semeak Argentina-Chile Tour
Nouvelles
Egun haundi honetan...

Euskaldunak gure herriaz harro egoteko hamaika arrazoi ditugula jakina da, eta argi dago gure azaroak 9a iritsiko dela, baina ez aurten...

Francisco Zerriegi Menea Koktelera|10/11/2014
Dsnzariak
Dantzariak La Platan.

La Plata: Hemen Argentinan dirua.

Euskaldunak gure herriaz harro egoteko hamaika arrazoi ditugula jakina da, eta argi dago gure azaroak 9a iritsiko dela, baina ez aurten... Kataluniaren askatasunaren lehen arnasa zilarraren herrian pasa dugu Euskal Astean. Harrera ezin hobea, cumbia eta cuartetoaren erritmo bero eta ezpata dantzen aspaldiko zorroztasunaren artean.

500 bat jendez osatutako gela betean gure doinuen eskeintzeko aukera izatea ohore bat izan da benetan. Euskal argentinaren eskaparate gaztea, zazpigarren probintzia,Hego Euskal Herria.. Kolonoak izan ginen eta begiak idekitzea besterik ez da Urkiza, Goikoetxea edo Otamendi herri, auzo edo enpresaren bat ikusteko.

Burujabetzaren egun haundi honetan «irrintzi bat entzunda...» ahots betez kantatzen entzun eta ikusi ditugu bigarren, hirugarren, laugarren belaunaldiko euskal argentinarrak. Sentsazio gazi goozoa... galderez beterikoa. Harrotasuna alde batetik, hainbeste maite dugun herriaren defendatzaile sutsuak eta euskal kulturaren transmisioan eredu iraunkorra ikustea. Bestetik, gorri, txuri ta berdez beteriko gobernuak finantziatutako «la plata» euzko herriaren karta postalaren lekuko gelditzea.

Burujabetzaren eun handi honetan, geroari begiratzen hasten garenean, ezin ditugu gure zazpigarren probintziako anaiak ahantzi. Gure egun handian bozkatzeko eskubidea izango ahal dute?

Hori ezin esan baina burujabetzaren egun handi honetan, zilarraren herriko lagunek guztiz konkistatu gaituzte.