Bertsolari txapelketa nagusia 2013
NAIZ.INFO|BARAKALDO|15/12/2013

Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.

Amagoia MUJIKA|15/12/2013

Betekada ederra Bertsolari Txapelketa Nagusiko goizeko saioan. Betekada BECeko plazak itxura ederra hartu duelako, jendez lepo. Eta betekada bertsoetan ondo beteta joan delako, eta bertso oso beteekin gainera.

Ane Arruti / Amagoia Mujika|13/12/2013

Villabonan ekin zion bere bideari irailaren 29an 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta BEC-en izango du final handia igandean. GAUR8ren aste honetako alea osorik txapelketaren ingurukoa izango da eta larunbatean Barakaldon bertan banatuko da eskuz esku; berotik hotzera, denetik izan duen txapelketa honen berri jaso asmoz.

Amagoia Mujika|16/11/2013

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu da gaur arratsaldean Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Aitor Sarriegi gailendu da 688 punturekin eta finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du horrela.

Naiz.info|28/10/2013

Larunbatean Oionen jokatutako azken kanporaketak erabakita utzi zuen finalaurrekoetarako sailkatuen zerrenda. Hogeita lau bertsolarik egin dute aurrera txapelketan eta lehen saioa Gernikan izango da azaroaren 9an.

@ane_arruti|04/10/2013

Markina-Xemeineneko biharko kanporaketan kantatu behar zuen Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldunak Bertsolari Txapelketa Nagusiari uko egin diola iragarri du Bertsozale Elkarteak. Bere tokia Eneko Abasolok hartuko du.

Naiz.info|17/09/2013

Irailaren 29an emango zaio hasiera Amasa-Villabonan Bertsolari Txapelketa Nagusiari. Hamalau saio izango ditu guztira, azkena BECen, abenduaren 15ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko Bertsosarrerak.eu webgunean.

Naiz.info|21/05/2013

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin.