La météo

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Temps pour aujourd'hui

GAUR KASKAR, BIHAR OSO ONA ETA IGANDEAN EURI GIRO MAKURRA

Gaueko euri bolada bukatuta, ateri eta kanpoa bustia egunsentian, baina hego haizeak zakartu eta azkar xurgatuko ditu kanpoko busti guneak. Hodeiak saretuz dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian direla, tankera askoz hobea nabarituko zaio haize babesetan behintzat. Leku askotan mikaztu eta molestatuko dute hego haizearen ufadek eta euriak, baina oro har ontzat hartzeko moduan, asteburuan ere ongi portatuko delarik leku askotan goxo mantenduz.

Demain

Fresko samar mantenduko da, baina ontzat hartzeko moduan portatuko da, ateriari eutsiz eta hego haize suabearekin goxo puntua nabarituko zaiolarik. Eguraldi fresko samarra, baina kanpo giro bikaina, dotore eta atsegina ondo samar jantzita izanez gero. Igandea, aldiz, euri eguna izango da; egunean zehar dezente botako du eta petral puntua ere areagotuz dezente mikaztuko da.