Harkaitz Canok idatzitako narrazioa


16. ATALA

BAHIKETA

HARKAITZ CANO | 2013/08/19


Eremu Babestutik atera orduko sentitu nuen kolpea in my head, you bastard, let me alone. Borraz jota bezala, garun-dantza elektriko bat. At first, genomaren polizia izan zitekeela otu zitzaidan, nire bila zetozela semearen legez kanpoko izozteagatik, Piongiang-eko gure bidaian Laura emazteak eta biok egin genuenagatik kontu eske. Nireak egin zuela sentitu nuen, I was freaking out. Baina ez zen halakorik. Policefriendek ez zuten hala jokatzen. Ez zen standard procedure. Aintzane Obereyskere sailburua edo haren senar Domeinu Daborden azpijokoa izan zitekeela otu zitzaidan next: frankofiloen sasikeria bat, euskara bilbatuaren kontrako bloody eraso bat, hizkuntz eredua aldatzea helburu zuen eraso koldarra; presioa egin nahiko zuten, zentzatu egin nahiko ninduten euren kausaren alde. That hopeless they were. Xantaia egin nahi ote ziguten? Ez zen lehen aldia izango, at all. Baina hainbeste neke horretarako bakarrik? Why ni?

Konortea galdu nuen: blackout. That´s the only sure thing.

Begiak zapiz estalita esnatu nintzen hurrena, blindfolded.

Ahots bat entzun nuen, ozena eta lodia, a bloody didgeridoo voice over.

-Esnatu da, nagusi!

-Esan iezaiozue egia...

-SAM, Sylesia Askatzearen aldeko Mugimenduaren esku zaude... Ameuropako memoria askatzeko zeregina hartu dugu geure gain...

Bullshit! Memoterroristak ziren orduan? What the fuck nahi ote zuten nigandik?

-Zuen memoria berreskura dezazuen nahi dugu. Begiak zabaldu nahi dizkizuegu behingoz.

«Bada, for starters, ez legoke gaizki zapia kentzea», nik, in my own.

Zapia kendu zidatenean ohartu nintzen musker hominido sylesiar mutantez inguratuta nengoela. Fucking surrounded by bugs, man!

-Ez dizugu ezer egingo. Memodosi bat ziztatu baino ez... Hori zen zure asmoa Eremu Babestutik irtetean, ezta? Abstinentzia sindromeak jota zaude? Bada guk memodosirik egokiena daukagu zuretzat, kalitatezkoa, adulteratu gabea... the real thing...

Zer ziren sylesiar musker haiek, damned babysitters? Jakina memotxutatzea zela nire asmoa Eremu Babestua uztean! Baina nik banekien materiala neure kabuz lortzen, ez nuen nanny beharrik, who the hell they think they´re?  

-Badakit neure kasa moldatzen, thanks.

-Kontua da memodosi hau ez dela edozeinena, zurea dela.

-No way. Ez da posible. Ez naiz memoemailea eta ez dut inoiz nirerik saldu… Erauzpen partzialak only… Ezin duzue nire oroitzapen sendorik eduki.

-Hori da zuk uste duzuna, baina egiaz…

-Zizta iezadazue bada, behingoz... Zuek diozuen bezala my own oroitzapenak badira, ez didate damagerik egingo…

-Nondik begiratzen den: ni ez nintzateke hain ziur egongo…

Memodosiak. Egiaren kalizak. Memory historiko eta pertsonal madarikatua. Pain in the ass. Seta zuten gero memoterroristek gogoratu behar harekin. What a silly thing it was.

-Buka dezagun... Zizta iezadazue behingoz, fuck!

-Zeure buruari buruz gustuko ez dituzun gauzak jakingo dituzu, agian. Derrigortuta gaude ohartaraztera.

How fucking nice they were, memoterrorista haiek!

-Ongi da, ongi da… Let´s do it...

Nire memounitatera hurbildu zuen sylesiar muskerrak memodosia. Une hartantxe sartu ziren policefriendak, ateak behera botaz, ezkutu eta armaz hornituta. Ertzaintzaren eliteko asalto teama zen, oso-osorik Arkauteko akademian trebatutako gazte perutarrek osatua. Sylesiar bahitzaileak deskonpresio bidezko ultratxikitzea baliatuz saiatu ziren hanka egiten, little lizard bilakaturik, baina inguruak muskerrak harrapatzeko tranpaz beterik zeudenez, all of them ehizatu zituzten. Ez untxiak bezala, sylesiar haiek benetan ziren muskerrak bezala baizik.

Harritu egin ninduen operazioa nork zuzendu zuen ikusteak.

-Ongi zaude? Ziztatu dizute zerbait bloody terrorist lizard horiek?

Mustafa zen. Mustafa Bergara. My friend, my brother. Larritasunez mintzo zen, ni baino estuago, kasik. Kind of strange.  

-Ez didate deus ziztatu... baina it was close.

Hasperen egin zuen Mustafak, lasaitu handia hartu izan balu bezala. Handiegia, perhaps. Finean, myself eta nire oroitzapenak ziren jokoan zeudenak. My own buru-oreka. Ez berea.

-Lehenago etorriko ginen, baina plutonio hondakinak txatartegietan saltzen zituen errumanoide talde bat desartikulatu behar izan dugu.

Une batez, susmo gaizto baten itzalak zeharkatu zuen my mind, eta sylesiarrek eskaini zidaten memodosi hura zainetan ez ziztatu izanaren damuak hartu ninduen. Shadow of a doubt. Inguruan begiratu nuen arren, ez zen memodosien arrastorik inon.     

Irribarre imintzio bat egin zuen Mustafa Bergarak, AKA Bergak.

-From when, ekonomia sailburua Ertzaintzaren operazio bereziak koordinatzen? -jakin nahi izan nuen, suspicious.

-Zenbait gauza serioegiak dira barne sailburuaren esku uzteko, don´t you think so?

Faltsuegia izan zen haren irribarrea. Fake one. Zer ezkutatu nahi zidan Mustafak?